Pandemiaren aurretik ekin zion Kirikiñok Ellakuriko udal ortuetan espazio propioa garatzeari. Baratza, lorategia eta jolasgunea atondu dituzte bertan, eta hamaika auzolan eta ekimen ere antolatu dituzte.
Baina azken hilabeteetan pauso bat gehiago eman dute aisialdi taldeko kideek. Udal ortuen eta Gregorio Marañon Institutuaren artean dagoen zuhaiztia atondu dute. Belarrak moztu, zuhaitzak zaindu eta haurrentzako kolunpioa jarri dute, besteak beste.
“Basoa” izena jarri diote txokoari. Hori delako, hain zuzen, espazio hori: baso txiki bat, jolasera bideratutakoa eta herri osora zabalik egoteko bokazioa duena.
Arratsalde osoko egitaraua
Gune berri hori gertutik ezagutzeko aukera izango du interesa duen orok ostiral honetan, urriak 22, 17:30etik aurrera.
Arratsalde osoko egitaraua prestatu dute Kirikiñoko kideek. Bisita gidatua, Ane Gebara ipuin kontalaria, askaria, Kalaka egurrezko jokoak eta iluntze musikatua egingo dituzte, beste hainbat sorpresarekin batera.
Izen ematea
Ekimen irekia izango den arren, aurretik izena emateko deia luzatu dute. Hemen bete daiteke inskripzioa.
BASOAREN ALDEKO EGUNA antolatu dugu Kirikinoko kideok urriaren 22an!
— Kirikino Atseden Taldea (@KirikinoTaldea) October 17, 2021
17:30etik aurrera Basoa espazioan
Ane Gebara ipuin kontalaria
Kalaka egurrezko jokuak
Askaria
Bisita gidatua
Iluntze musikatua (+sorpresak)
Etortzekoa bazara https://t.co/QeJgBYsT5L pic.twitter.com/sV71O4hmBf