Laudioko patinatzaileak udalak proposatu dien skateparkaren aurka agertu dira

Txabi Alvarado Bañares 2021ko urr. 23a, 08:00

Lamuza parkean aritzen diren patinatzaileek euren iritzia zabaldu dute. / Aiaraldea.eus

Prentsa oharra zabaldu dute egungo skateparkean biltzen diren patinatzaileek, adierazteko udalaren egitasmoarekin ados ez daudela eta nahiago dutela azpiegitura berria ez egitea, egun dagoena hobetzen ez duela argudiatuta.

Laudioko Lamuza parkean elkartzen diren patinatzaileek ez dute nahi udalak proposatu dien skatepark berria. Hori azaltzeko oharra zabaldu dute eta euren argudio nagusia da inbertsioa ez dela nahikoa -40.000 euro- eta azpiegitura berria txikiegia izango dela -180 m2-. Ondorioz, guztiek patinatu ordez, banan banan egin beharko lukete.

Berez, parkean dagoen skateparkak 650 m2 ditu eta, hori dela medio, kirolariek uste dute askoz egokiagoa dela egungo pista beste toki batean kokatzea eta moduluak konpontzea eta hobetzea.

Hain zuzen, hori izan zen patinatzaileen proposamena: "Gure ustez, benetako eta kalitatezko skate gune bat eraikitzeko diru nahikorik ez dagoen bitartean, hobe da 40.000€ horiek gaur egun daukagun skatepark zaharra birmoldatzeko erabiltzea. Skatepark zaharra birkokatzea eta modulu berriak gehitzea zen gure hasierako proposamena, logikoena eta erabilgarriena izateaz aparte, merkeena eta ekonomikoki bideragarriena dena, hain zuzen ere".

Udalarekin talka

Kirolariek bere aurkakotasuna agertu arren, argitu dute euren hasierako jarrera eraikitzailea izan zela: "Hainbat bilera izan eta gero udalak erabaki zuen skate gune berria Laudioko Parkea baino leku eguzkitsuago batean kokatu beharra zegoela, gure adostasun guztiarekin gainera, eta leku aproposena Latiorroko parkea zela".

Hala ere, desadostasunak sortu ahala, udal ordezkariekin harremana okertu zen: "Uda osteko bilera baterako hitzordua proposatu ziguten, irailean egitekoa zena. Oraindik dei edo bilera baten zain gaude, udaletxera askotan deitu dugun arren ez baitugu erantzunik jaso. 'Apuntatzen dut eta deituko dizuegu' diote". 

Pump track pista

Polemikak polemika, ez dira nahastu behar kirolaren esparruan udalak iragarri dituen ekimenak. Izan ere, skateparkaren egitasmoa eta pump track pista ez dira gauza bera, nahiz eta biak Latiorron kokatu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide