Laudioko Udal Hiltegiaren itxiera

Laudioko hiltegiaren itxiera onartezina da, EH Bildu eta Orain Amurrioren iritziz

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko urr. 28a, 16:00

Uztailaren 2tik itxita dago Laudioko udal hiltegia, eskualdeko lehen sektorearen kaltetan. / Aiaraldea.eus

Aiarako oposizioko udal taldeek egin bezala, ohar bateratua plazaratu dute Amurrioko EH Bilduk eta Orain Amurriok ere. Laudioko hiltegia berriro irekitzea eskatu dute bi talde politikoek.

Indarrak batu dituzte Amurrioko EH Bildu eta Orain Amurrio talde politikoek Laudioko hiltegia itxita mantentzeko Laudioko Udal Gobernuak hartutako erabakia salatzeko. Egun bat lehenago Aiarako oposizioko udal taldeek egin bezala, hiltegiaren aferak eskualde osoari eragiten diola azaldu dute: "berehalako itxiera horren ondorioak ez dira Laudioko udalerrira mugatzen; aitzitik, eragin larria dute Amurrioko eta inguruko eskualdeetako udalerrietan".

Kaltetutako sektorearekin egondako elkarrizketa eza ere gogor kritikatu dute Amurrioko udal taldeek, eta, ondorioz, onartezintzat jo dute aldebakartasunez hartutako hiltegia ixteko erabakia. Gainera, azpiegituraren itxierak abeltzainek abereak distantzia handira garraiatu behar izatea eragingo duela nabarmendu dute: "horrek ondorio negatiboak izango ditu bai animalientzat, baita abeltzainen ekonomia prekarioentzat ere. Eragin hori are larriagoa da animalien garraioaren gainkostua onartu ezin duten familia-ustiategietan" azaldu dute EH Bilduk eta Orain Amurriok.

Zero kilometroko politikak

Laudioko Udal Gobernuaren erabakiak "zenbait talde politikok defendatzen omen duten zer kilometro politikatik" aldetzen dira, EH Bildu eta Orain Amurrioren iritziz, kalitate handiko produktuak banatzen dituzten familia eta ustiategiak arrisku larrian utziz.

Hori guztia dela eta, hartutako erabakia berriro aztertzea eskatu diote Ander Añibarrok gidatutako Udal Gobernuari, bai eta kaltetutako sektorearekin elkarrizketa abiatzea ere. Azkenik, iritzia publikoki aditzera ematea eskatu diote EAJri.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide