Artistak eta kazetariak 1.0 bakarrizketa eskaini zuen umoregile okondoarrak. Kazetaria da Allende ogibidez, eta bere lanaren nondik norakoak izan zituen hizpide oholtza gainean.
Antzerki zikloa, hastear
Faktoriako programazioa are anitzagoa bilakatuko da datozen asteetan, ‘Antzerkia eta txokolatea’ zikloari esker. Lau emanaldi eskainiko dira guztira, azaroa eta abenduko igandeetan.
Azaroak 7: Erresistentzia arazo fisikoa da
Maite Aizpurua Olaizola
Azaroak 21: Tribiz, baserri galdue
Jon Ander Urresti
Abenduak 19: Nire zigilua. Homofobiaren (beste) istorio bat
Alain Lersundi
Abenduak 26: Satiro
Xanti Agirrezabala Zeberio
Saio guztiak arratsaldeko seietan hasiko dira, eta sarrera zein bonoak salgai daude dagoeneko Faktoria.eus atarian.