Arreta medikua, herren izatea, lodifobia, kapazitismoa eta beste hainbat gai taularatuko ditu Aizpuruak obran, bere bizipen pertsonalak eta fikzioa uztartuta, baina umorea erabilita betiere.
Berarekin solasteko aukera egongo da emanaldiaren ostean. Aipatu duenez, asko harritu dio antzezlanak herri txikietan eta "espero ez zuen pertsonengan" izan duen harrerak.
Sarrerak eta bonoak salgai daude Faktoria.eus atarian, ikasle eta langabetuentzako %25eko deskontuarekin.