Hainbat jaialditatik igaro ostean, plataforma digitaletara heldu da Armugan. Zehazki, Filmin plataforman ikusi daiteke filma. “Une honetan 8,2ko balorazioa du bertan, oso pozik gaude izan duen harrerarekin”, nabarmendu Iñigo Martinezek.
Antzezle laudioarra da pelikulako protagonista nagusia, eta oso positiboki baloratu du filmak eginiko ibilbidea, hainbat sari jaso baitituzte. Dena den, aitortu du gustatuko litzaiokeela plataforma digitaletara beranduago iristea, zinema aretoetan eta jaialdietan ibilbide luzeagoa izateko. “Hala ere, gauza batek ez du bestea kentzen. Tokiren batetik deitzen bagaituzte bertaratu egingo gara lana aurkeztera, proiektua eta solasaldia eskainita”.
Hori egin nahi du, hain zuzen, Martinezek Aiaraldean. “Laster egongo da filma Euskal Herrian ikusteko aukera”, aurreratu du.
Ezohiko pertsonaia hezur-haragitzen du Martinezek ikus-entzunezkoan: herritarrei heriotzara arteko prozesuan laguntzen dien pertsona batena.
2019. urtean grabatu zuten lana Aragoiko Pirinioetan: