Iratxe Letonak eta Elena Belokik parte hartuko dute MarxFem nazioarteko konferentzia feministan

Aitor Aspuru Saez 2021ko aza. 9a, 19:02

Jule Goikoetxea eta Elena Beloki (eskuman), jardunaldien aurkezpenean. / Iratzar fundazioa

Feminismo Marxistaren IV. Nazioarteko Konferentzian hitz egingo dute Iratxe Letonak eta Elena Belokik. Topaketak azaroaren 11tik 13ra bitartean izango dira eta Silvia Federici, Christine Delphy edota Dilar Dirik pentsalariak batuko ditu, besteak beste.

Ostegunetik larunbatera bitartean egingo da MarxFem Feminismo Marxistaren IV. Nazioarteko Konferentzia. Zoom plataforma bidez jarraitzeko aukera egongo da, baita Facebook baliatuta ere, hitzaldi nagusien kasuan.

Hain zuzen, Elena Beloki aretarrak eta Iratxe Letona laudioarrak lehenengo egunean hartuko dute parte. Euskaraz mintzatuko dira, baina gaztelerara eta ingelesera bikoiztuko dituzte.

Belokiren esku egongo da konferentziaren aurkezpena Uxuri Albizu, Teresa Larruzea, Frigga Haug eta Barbara Steinerrekin batera. Ostegunean 16:30ean izango irekiera ekitaldia.

Jarraian, 17:00etan, Iratxe Letonaren txanda izango "Mugimendu eta Greba Feministak Euskal Herrian" mahai inguruan. Iragan martxoaren 8an Tubacexen egondako pikete feminista izango du hizpide Letonak, besteak beste. Oihana Etxebarrieta izango da moderatzailea eta eztabaidan Lore Lujanbio, Aitziber Aranberri eta Josefina Roco ere arituko dira.

Munduko intelektualak konferentzian

MarxFem topaketak feminismoaren hamaika pentsalari ospetsu bilduko ditu. Ildo anitzak jorratzen dituzte eta esaterako, Silvia Federici italiarrak, Dilar Dirik kurduak, Pastora Filigrana ijitoak, Tithi Bhattacharya indiarrak, Lorena Cabnal nikaraguarrak eta Nancy Fraser estatubatuarrak eztabaidatuko dute, hainbat hitzordutan.

Euskal Herriko hainbat emakumek ere hartuko dute hitza jardunaldietan. Kasu batzuetan sindikatu, alderdi edo talde feministetako kideak izango dira, eta beste batzuetan ikerlariak. Egitarau osoa hemen dago ikusgai.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide