Bi zaldi taldeak kontzertua eskainiko du larunbat honetan (azaroak 13) Faktorian. Euren lehen diskoaren aurkezpen birako lehen emanaldia izango da. "Euskal Herriko zazpi probintziak bisitatzea da gure asmoa, bakoitzean emanaldi bana eskainita", azaldu du taldeko kidea den Beñat Antxustegik. Berarekin hitz egin dugu taldearen ibilbidearen eta diskoaren sorrera prozesuaren inguruan.