Jendez bete zen Faktoria igande arratsaldean. Ehun lagun inguru bertaratu ziren Zirkulanduz! taldearen Beldurrik ez ikuskizunaz gozatzera. Musika eta zirku-arteak uztartu zituzten emanaldian, ikusle guztien gozamenerako.
Datorren asteburuan, ekintza gehiago
Datorren asteburua ere bizia izango da Faktorian. Larunbatean Aiaraldeko Emakume Sortzaileen azoka egongo da, 12:00etatik 20:00etara. 21:00etan, aldiz, Eneritz Furyaken kontzertua izango da.
Igande goizean, aldiz, espazio askea atonduko dute Kokoriko Hezkuntza Faktoriako kideek, 0-3 urte bitarteko haurrentzat. Arratsaldean, aldiz, "Antzerkia eta txokolatea" zikloko bigarren emanaldia egongo da, Tribiz baserri galdue obra, Jon Ander Urrestiren eskutik.
Faktoria.eus atarian topatu daiteke informazio guztia.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte