Ander Urkizak Arabako Tenis Masterra irabazi zuen iragan igandean, kimuen kategorian. Laudio Tenis Klubeko jokalaria Peña Vitorianako Miguel Perezen aurka jokatu zuen, eta honako puntuazio honekin gailendu zen: 0-4, 5-4 (4) eta 10-6 Super Tie Breaken. Bere senideek adierazi dutenez, emozioz betetako finala eskaini zuten jokalariek.
Edonola ere, ez da Urkizak lortu duen lehen marka esanguratsua. Iragan uztailean Espainiako Tenis Txapelketan aritu zen laudioarra. Final-zortzirenetan kanporatu zuten Urkiza, baina oso ondo aritu zen, Laudio Tenis Klubeko kideen hitzetan.
Beste hainbat erronkari helduko die Urkizak urtea amaitu baino lehen. Laudioko Gabonetako Tenis Lehiaketa Sozialean eta Peña Vitorianako Neguko Open-ean egongo da, alegia.