Aulki baten lau hanka erakusketa kolektiboa atondu dute Leire Orueta, Aitziber Duarte, Belen Herrero eta Nerea Puentek Lamuza parkean kokatutako itsas-edukiontzietan. Ostiralean inauguratu zuten, eta larunbatean bosgarren sortzaile bat batu zitzaien: Boniface Ofogo. Ipuin kontalariak Dordokaren erritmoan ipuina kontatu zuen, bertaratutakoen gozamenerako.
Gaur (igandea) izango da erakusketa ikusteko azken eguna. 18:00etatik 21:00etara bisitatu ahalko da.