Larunbatean izan zen Arabako banakako pilota txapelketako finala. Herriaren taldeko Aimar Amondo eta Koldo Reinaldok eskuratu zuten txapela lortzeko txartela, baina ezin izan zuten euren aurkaria garaitu.
Koldo Reinaldok David Palacios izan zuen aurrean, eta 18-9 galdu zuen. "Partida gehiena defentsan eman zuen, norgehiagoka gogorra eta luzea izan zen baina azkenean Reinaldok amore eman behar izan zuen", adierazi dute Herriaren taldeko kideek.
Jaialdiko 3. partida izan zen Aimar Amondo eta Markel Arriolabengoarena. Biak atzelariak izanagatik, norgehiagoka estua izan zen. "Aramaioarrak 22-15 irabazi zion Aimar Amondori, huts gutxigo eta joku sendoagoa erakutsi zuelako", aitortu dute. Horrenbestez, txapeldunorde izatearekin konformatu behar izan dira gazte aiaraldearrak.
Argazkiak: Asier Amondo (Herriaren)