"Gaztetxea gazte langileontzat" dinamikaren barruan antolatu zuten emanaldia. Aurten 20 urte bete ditu Laudioko gune autogestionatuak, baina itxita dago, Kultur etxeko obrengatik eta pandemia dela eta udalak hartutako neurriengatik. Gauzak hala, "indarrak biltzen" ari dira Gaztetxeko kidea, espazioa berreskuratu ahal izateko.
Argazkiak: Laudioko Gaztetxea