Alain Lersundi igo zen igandean Faktoriako oholtzara, Nire zigilua. Homofobiaren (beste) istorio bat obra taularatzera. Genero binarismoan kokatzen ez den nerabe baten kezka eta hausnarketak izan zituen hizpide aktoreak, dozenaka ikusleren aurrean.
Azken emanaldia, datorren igandean
Datorren igandean amaituko da Faktoriako 'Antzerkia eta txokolatea' zikloa, Xanti Agirrezabala Zeberioren Satiro obrarekin. Gorputzaren desira, nahi, fantasia eta erotikak taularatuko ditu aktore azpeitiarrak, umorea eta ezinegona uztartuta. Sarrerak salgai daude Faktoria.eus webgunean.