Bertso saioa egingo dute Kirikiñoko kideek bihar, abenduak 29, Aretako Kultur Etxean. Asier Rubio, Ricardo Gonzalez eta Iñaki Cabeza arituko dira bertsotan, 18:30etatik aurrera. Entzule moduan bertaratzeko beharrezkoa izango da izena aurretik ematea, hemen edo 688 72 66 65 telefonoan.
“Basoa” proiektua sozializatzea eta finantzatzea izango da ekimenaren xedea. Udazkenean aurkeztu zuen aisialdi taldeak egitasmo hori. Ellakuriko ortuen eta Gregorio Marañon institutuaren artean dagoen zuhaiztia atondu zuten, haur zein helduentzako espazio moduan erabili ahal izateko:
Ordutik hona ibilbide oparoa izan du ekimenak. “Auzolan jendetsuak egin dira eta gunea forma hartzen hasi da”, azaldu dute Kirikiñoko kideek. Sarea ehuntzeari ere ekin diote, institutuko ikasle eta langileekin zein inguruko bizilagunekin. Harrera ona izan du basoak, nabarmendu dutenez: “Olentzero eta Mari Domingiren bisitan, adibidez, 100 lagun inguru batu ziren”.
Proiektu gehiago
Urtarrilaren 14an, aldiz, kontzertuak antolatuko dituzte Orbeko Etxean, helburu berarekin: espazioa atontzen jarraitzeko dirua biltzea. Argazki erakusketa ibiltaria ere prestatu dute. Bihar estreinatuko dute, Aretako Kultur Etxean. Orbekora mugituko dute jarraian, eta Institutura eraman nahi dute klaseak berriro hasten direnean.
Kirikiñoren urteurrena ere ospatu nahi dute, martxoan. “Ez dakigu zehazki zer egingo dugun, baina zerbait egingo dugu”.
BASOAREN ALDEKO BERTSO SAIOA
— Kirikino Atseden Taldea (@KirikinoTaldea) December 27, 2021
Abenduak 30
18:30
Aretako kultura etxean
Iñaki Cabeza
Ricardo Gonzalez
Asier Rubio
Izen ematea: https://t.co/t8pRHvClCo edo 688726665 zenbakian
*Irabaziak Isasiko Basoa konpontzera bideratuko dira pic.twitter.com/cW77WbPHuk
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!