Laudiora mugitu ziren atzo Artiacheko langileak. Ordubeteko elkarretaratzea egin zuten Aldai plazan, osteguneko merkatua baliatuta. Azaroaren 22an ekin zioten beharginek lanuzteak egiteari, lan hitzarmen duinaren alde. Ordutik hona ugariak dira egin dituzten elkarretaratze, martxa eta kotxe karabanak. Aurreratu dutenez, ostegunero joango dira Laudiora protestatzera. Momentuz, otsailaren amaierara arte borrokan jarraitzeko prestutasuna erakutsi dute.
Argazkiak: Aitor Burgoa