Aiaraldeko hainbat talde politikoetako kideak batu dira manifestaziora. Kukutzeko kideek pankarta propioa atera dute. Elkarte hori da urtero San Blas feria antolatzen duena. Gaur ospatu behar zen azoka hori, baina bertan behera geratu da. Gauzak hala, mobilizaziora batu dira antolatzaileak, hiltegiaren aldeko aldarriarekin bat eginez.
Iazko udan itxi zuten hiltegia, eta udazkenean jakinarazi zuen Laudioko Udalak ez zuela azpiegitura berriz irekiko. Ordutik hona hainbat mobilizazio egin dituzte eskualde abeltzainek, 'Hiltegia ez itxi' plataforman bilduta.