KIKE AMONARRIZ (EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA)

“Oso aurrekari arriskutsua ezarri du Laudioko Udaleko hizkuntza eskakizunarekin gertatutakoak”

Txabi Alvarado Bañares 2022ko ots. 1a, 20:27

Kike Amonarriz soziolinguista oso kezkatuta azaldu da Gasteizko epaile batek Laudioko Udaleko hizkuntza eskakizuna atzera botatzeko baliatutako argudioekin. 

Zeresan handia sortu du Alea komunikabideak gaur plazaratu duen albisteak: epaile batek euskara "zaila" dela argudiatu du Laudioko Udaleko hizkuntza eskakizun bat saihesteko.

Kike Amonarrizekin hitz egin dugu horren harira. Soziolingista, umoregile eta aurkezle ezaguna da Amonarriz, eta Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria ere bada. 

Urte andana darama euskararen gaineko uste okerrak gezurtatzen, eta oso larritzat jo du Laudioko Udaleko hizkuntza eskakizunarekin gertatutakoa. “Esketx baterako emango luke, gertatu dena horren larria izango ez balitz”. Zentzu horretan, Laudioko Udaleko kasuak “oso aurrekari arriskutsua” ezarri duela uste du soziolinguistak, eta horrelako kasu gehiago “etorriko direla” iragarri du.

Euskararen gaineko uste okerrak ere gezurtatu ditu. “Oso hedatua daude euskara hizkuntza zailenen 5. postuan kokatzen duten ranking-ak, erabat azientifikoak diren arren”. Horren aurka, hizkuntzen zailtasuna pertsonaren eta testuinguruaren araberakoa dela defendatu Amonarrizek. 

“Lanpostu publiko baterako baliatzen diren irizpide guztiak dira diskriminatzaileak, irizpideak berez diskriminatzaileak direlako"

Administrazioak euskalduntzearen aldeko aldarria ere zabaldu du Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak. “Lanpostu publiko baterako baliatzen diren irizpide guztiak dira diskriminatzaileak, irizpideak berez diskriminatzaileak direlako. Baina irizpide guztiek dute helburu bat: ahalik eta langile egokiena hautatzea administrazioan ahalik eta zerbitzu publiko onena eskaini ahal izateko”. Horri lotuta, “hizkuntz supremasistatzat” jo ditu euskara administrazioan beharrezkoa ez dela dioten iritziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide