Iñigo Ibarra musikari laudioarrak Orbitaz kanpo diskoa plazaratu zuen 2021eko amaieran . Urtebete lehenago egin bezala, berak grabatu ditu musika tresna guztiak eta bere kabuz nahastu du soinua.
Berriki aurkeztu duen diskoak ez du harreman askorik The Patukatus lanean egindakoarekin. Izan ere, honetan hard-rocka eta psikodelia jorratu ditu. Lanean eragina izan duten taldeak bistakoak dira, bere ustez: "70eko rock taldeak, Black Sabbath, Pink Floyd edota Hawkind. Halaber, zenbait banda berriagoren soinuek ere isla dute, Spiritual Vegas edo Kuyssenak, esaterako".
Kanta ia guztiak duela 10 edo 15 urte sortu zituen musikari laudioarrak eta berrienak 3 urte ditu. Hain zuzen, orduan jarri zen musikaria grabaketak nahasten.
Guztira, sei abestik osatzen dute lana:
Orbitaz kanpokoak
Itsaso sakona
Makinak heldu dira, jendea soberan
36 agentea izarrarteko isunaren bila
Gure txerto
Saturnoko biribilgunea
Aurreko diskoari dagokionez, Ugartek gogoratu du Javier Gil zinema zuzendari laudioarrak bi abesti erabili zituela Energía verde pelikulan: