Bidea da borroka izeneko liburua plazaratu dute añorgarrek Bertsolari Aldizkariarekin batera, eta bigarren edizioarekin dabiltza jada. Argitalpenaz gain, aurkezpen bira egin dute Euskal Herrian barrena.
Bertso bidez gogoeta ugari partekatu zituzten sortzaileek taula gainean. Gainera, Unai Gaztelumendik marrazkiz islatu zituen Beñat Gaztelumendik kantuan plazaratutako zenbait ideia. Horien artean jorratu zituzten, esaterako, gizontasun eredu berriak, bizitzarekiko espektatibak... Horretarako, emanaldian zehar, Euskal Herriko bertsolaritza markatu duten zenbait mugarri baliatu zituzten: Xalbadorri txistu jo ziotenekoa, Txirrita zein Otañoren bertso jarriak egungo garaietara egokituta eta beste.
Unai Gaztelumendik azaldu zizkion Aiaraldea Komunikabideari proiektuaren xehetasunak:
Amaieran, bat-batean inprobisatzen ere aritu ziren bi anaiak. Umoretik jo zuen saioak. Ikuskizuna bukatuta, liburuak sinatuz agurtu zuten Aiaraldea.