Horrez gain, haurren castinga abiatu berri dute, filmeko protagonista eta beste aktoreak hautatzeko.
Ikus-entzunezkoa udan egitea aurreikusi du Urresolak, eta zati gehienak Aiaraldean grabatzea espero du, txikitatik ezagutzen duelako zonaldea eta lokalizazioak topatzea errazagoa suertatzen zaiolako bertan.
Horren inguruan, eta proiektuaren beste hainbat aferari buruz hitz egin dugu berarekin.