Eurythmicsen Sweet dreams abestia bertsionatu du Itziberrek, "egungo garaietara" egokituta. Laudioko Lamuza parkeko Kasinoan grabatu dute kantaren bideoklipa. Taldearen arabera, "bidai pertsonal bat" eskaintzen du ikus-entzunezkoak, "norberaren barneko mundu ornikoan barrena".
Itzi Azkarate eta Alberto V. Berbitek osatzen dute Itziber taldea. Ahotsak jartzen ditu lehenak, eta musika eta ikus-entzunezkoen sorkuntza, aldiz, bigarrenak. Abenduan plazaratu zuten lehen abestia, eta ordurako grabatua zuten bigarren hau. Hala ere, edizio lanetan luzatu dira.
Aurrerantzean ere ildo bera jarraituko du bikote artistikoak: bideoklip landuak plazaratuko dituzte, kutsu elektroniko handiko doinuekin, eta euskarazko letrekin.