Bertsoen faktoria bilakatu zen atzo Faktoriako barruko aretoa. Onintza Enbeita Maguregi eta Miren Amuriza Plaza bertsolariak aritu ziren kantuan, Faktoriako bertso eskolako kideen gaiei helduta.
Euskara, pandemiaren ikuspegi desberdinak, erreferenteak eta mozorroak izan zituzten bi artistek hizpide inprobisazio saioetan.
Algarak izan ziren nagusi emanaldian batik bat, besteak beste, flamenko zaletasunak bultzatuta, Rocio Juradoren "Olatuetan" doinuan abestera animatu baitziren.
Ekonomatuak prestatu zuen atzoko afaria, eta bertso eskolak ekitaldia. Aurreratu zutenez, bi hilabetero antolatuko dituzte bertso afariak.