Irekita dago berriz Laudioko Gaztetxea. "Astean zehar atontze-lanak burutu ostean, gaur Gaztetxeak ateak berriz ireki ditu. Laudioko gazteok espazio politikoak behar ditugu eskubide politikoen defentsan antolakuntza indartzeko", adierazi dute gaztetxeko kideek sare sozialen bidez.
Auzolanei ekin diote, espazioa atontzeko. Bihar goizean jarraituko dute obrekin, eta bertso bazkaria ere egingo dute:
Astean zehar atontze-lanak burutu ostean, gaur Gaztetxeak ateak berriz ireki ditu. Laudioko gazteok espazio politikoak behar ditugu eskubide politikoen defentsan antolakuntza indartzeko.
— Laudioko Gaztetxea (@LaudioGaztetxea) February 19, 2022
Hau da hurrengo egunetako egitaraua:#antolakuntzariateakireki pic.twitter.com/ps8SAYluhB
Bi urte itxita
2020. urtearen hasieratik darama Laudioko Gaztetxeak itxita. Orduan eman zuen udalak espazioa husteko agindua, Kultur Etxeko obrak direla eta. Duela urtebete Gaztetxea ireki zuten gazte asanbladako kideek, baina udaltzainek handik gutxira desalojatu zuten. Gaztetxea itxita mantentzearen erabakia erabat arbitrarioa izan zela aldarrikatu zuten asanbladako kideek, eta mobilizazio eta ekimen ugari egin dituzte ordutik hona, espazioa berriz irekitzearen alde.