AZKEN DATUAK

50 kasu berrirekin, beheranzko joeran jarraitzen du COVID-19ak Aiaraldean

Txabi Alvarado Bañares 2022ko ots. 21a, 16:59

20 kasu berri erregistratu dira Laudion. / Aiaraldea.eus

Intzidentzia metatuaren tsek behera egin dute berriz udalerri guztietan, Arakaldon salbu.

50 COVID-19 kasu erregistratu ditu Osakidetzak ostegunetik igandera bitartean Aiaraldean, gaur arratsaldean plazaratutako txosten epidemiologikoan zehazten denez. Kopuru horrekin, beheranzko joeran jarraitzen du pandemiak eskualdean. 

Haue da kasu positiboen kopurua udalerrika eta egunka banatuta:

  • Amurrio: 18 kasu guztira (6 ostegunean, 5 ostiralean eta 7 igandean).
  • Artziniega: 3 kasu guztira (2 ostegunean eta 1 igandean).
  • Aiara: 4 kasu guztira (2 ostegunean eta bana ostiral eta larunbatean).
  • Laudio: 20 kasu guztira (7 ostegunean, 6 ostiralean, 5 larunbatean eta 2 igandean).
  • Orozko: 2 kasu guztira, biak ostegunean.
  • Urduña: 3 kasu guztira (1 ostiralean eta 2 igandean).

Intzidentzia metatuaren tasek ere behera egin dute ia udalerri guztietan. Arakaldo da salbuespen bakarra:

EAEn ere antzekoa da joera. Azken astean 5.888 kasu erregistratu dira guztira. PCR eta antigeno azterketen emaitza positiboen ehunekoak ere behera egin du erkidegoan, aurreko asteko datuekin alderatuta.

Hala ere, 273 pertsona ospitaleratu dira, horietako 60 ZIUetan, eta 84 herritar zendu dira birusaren ondorioz. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide