Haizea Castresanak epaituko du asteburuko "klasikoa", FC Barcelona-Real Madrid

Aitor Aspuru Saez 2022ko mar. 10a, 08:15
Haizea Castresana aiaraldearra. / Aiaraldea.eus

Igandean 12:00etan jokatuko da norgehiagoka eta Johan Cruyff futbol zelaiko sarrera guztiak saldu dituzte jadanik.

Igandean FC Barcelona-Real Madrid "klasikoa" jokatuko da eta Haizea Castresanak marrazain lanak beteko ditu Johan Cruyff estadioan. 12:00etan hasiko da norgehiagoka eta Teledeporten ikusteko aukera egongo da.

Emakumezkoen ligan FC Barcelona lehen sailkatua da eta Real Madrid, ordea, bosgarren postuan dago. Hala ere, "klasikoa" beti da "klasikoa" eta sarrera guztiak saldu dituzte dagoeneko. Izan ere, martxoan berriro gurutzatuko dira FC Barcelona eta Real Madrid, baina ez Espainiako Estatuko esparruan, baizik eta Champions Leaguen.

FC Barcelona-Real Madrid partida ikusteko sarrera guztiak saldu dira jadanik eta Teledeportek emitituko du norgehiagoka

Hori guztia aintzat hartuta, Haizea Castresanak azaldu du epaileek ere "gogotsu" itxaroten dituztela horrelako partidak: "Giro ona egongo da". Castresanak iragarri du arreta berezia jarri beharko duela kontraerasoetan: "Jokalari oso azkarrak daude, baina ez dut urduritasun berezirik, beti dago zerbait partidak hasi baino lehen".

Eskualdeko epaileak hamar bat partida egin ditu emakumezkoen txapelketaren elitean eta oso pozik hartu du ardura: "Beti amestu dut horrelako partida batekin eta uste nuen helduko zela".

Berez, Castresana oraindik oso gaztea da (2001. urtean jaio zen). Hortaz, igandekoa izango da, printzipioz, eta 25 urte bete arte, bere ibilbidearen gailurra: "25 urte izan arte, emakumezkoen lehiaketei dagokienez, ez dut Europara jotzeko aukerarik. Ondorioz, hau une berezia da. Gizonezkoen txapelketetan kategoria igotzea espero dut ere".

Orain arte izan duen esperientziari buruz oso positiboki mintzatu da aiaraldearra: "Oso gustura nabil, bidaiatzen dut, jendea ezagutzen dut, eta partida bakoitza mundu bat da".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide