Kokoriko Hezkuntza Faktoriak antolatu zuen ekimena. Talde horrek beste hainbat jarduera egingo ditu datozen asteetan. Apirilaren 10ean Irrien Lagunakeko kideak bertaratuko dira Faktoriara, Elkartasun jantokia ikuskizuna taularatzera.
24an, aldiz, espazio askea atonduko dute, 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat. Bi egun beranduago Porrotx eta Marimototsek bisitatuko dute Laudioko Industrialdean kokatuta dagoen pabilioia, Zorionak Marimotots! ikuskizunarekin.
Faktoria.eus atarian topatu daiteke Kokorikok antolatzen dituen ekintza guztien gaineko informazioa.