Asteburu bizia ekarri du Korrika Kulturalak Laudiora

Aitor Aspuru Saez 2022ko mar. 28a, 21:29

Kirikino Atseden Taldeak, Ugarte Bizirik eragileak eta Basalarrina elkarteak hiru eguneko jardunaldiak antolatu dituzte asteburuan Korrika Kulturalaren testuinguruan. Mendi ibilaldiaz gain, tailerrak egin dituzte umeentzat, egurrezko jokoekin gozatu dute, Irune Urkixo, Yogurinha Borova eta Kateak Ateren musika izan dute eta ipuin kontalaria ere eskaini dute. Horrela berotu dute giroa hiru taldeek, ostegunean lekukoa hartzeko. Ugarte plazan ez ezik, Kirikinoren basoan aritu dira ekintzak egiten.

Argazkiak: Kirikino Atseden Taldea, Ugarte Birizik eta Yogurinha Borova

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide