Udaltzaingoak mendira itzuli du Laudioko herrigunetik igaro den basurdea

Aitor Aspuru Saez 2022ko mar. 30a, 18:42

Whatsapp bidez zabaldu dira basurdearen irudiak.

Gaur basurde gazte bat agertu da Laudioko herrigunean eta Udaltzaingoak esku hartu behar izan du mendira bideratzeko berriro.

Gaur 16:00ak aldera Ertzaintzak deia jaso du, basurde bat ibili baita Laudioko herrigunetik. Hala ere, gertaera udaltzainen ardura izan da. Zehazki, tokiko poliziak animaliaren atzetik egon dira bi orduz eta azkenean lortu dute zokoratzea. 

Modu horretan, basurdea gidatu dute Ardantzazar kale atzeko mendirantz, eta animaliak handik egin du ihes. Laudioko Udaleko komunikazio zerbitzuak argitu du ez dela inolako kalterik jazo.

Sare sozialen bidez zabaldu dira, gutxienez, herritarrek grabatutako bi bideo, bata Laudioko tren geltokian hartuta eta bestea Carmen kalean.

Basurdeak herrigunean

Azken urteotan behin baino gehiagotan ikusi dira basurdeak Laudioko kaleetan. Esaterako, 2019an talde oso bat paseatu zen gauez Zumalakarregi etorbidetik.

Itxialdi garaian ere gizakien presentzia falta baliatu zuen ale gazte batek Ugarten agertzeko. Hodei Atxak grabatu zuen animalia:

Berez, basurdeen populazioari buruzko hausnartu zuen Enrique Arberas biologoak Aiaraldea.eus-en 2019an. Hemen irakurri daiteke bere artikulua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide