Kokoriko Hezkuntza Faktoriak antolatu du emanaldia. Hainbat jarduera antolatuko ditu eragile horrek Faktorian datozen asteetan. Apirilaren 24an espazio askea atonduko dute, 0-3 urte bitarteko haurrentzat. 26an, aldiz, Porrotx eta Marimototsek bisitatuko dute Faktoria, ikuskizun bat eskaintzeko.