Gaur ireki dute Altzarrateko zubi berria. 18 metroko zabalera dauka, oinezkoentzako eta autoentzako pasabideak batuta. Hainbat hilabete iraun du obrak, eta pasabidea eta biribilgunearen zati bat itxita egon dira denbora tarte horretan.
Irailean ekin zioten zubia eraisteari, eta abenduan kokatu zuten metalezko estruktura berria. URA arduratu da obra egiteaz. Uraren Euskal Agentziak nabarmendu duenez, azpiegitura berriaren diseinua bereziki prestatua dago uholdeei aurre egitera. “Helburua da emaririk handienak azpiegitura berritik igarotzean kargan sartzea saihestea, eta korronteak ekar ditzakeen bolumen handiko flotatzaileei joan-etorriak erraztea”.
Hurrengo urratsa: San Joaneko erreka
Agentzia publikoak beste obra batzuk egingo ditu Laudion datozen hilabeteetan. Aste Santuaren ostean ekingo die San Joaneko erreka bideratzeko lanei. Bycam enpresari esleitu dio obra, eta 7 hilabeteko epea izango du egikaritzeko.