Kultur ostirala izan zen atzo Faktorian. Udaberriko lehenbiziko musika emanaldia izan zen barikukoa, eta Mikel Urdangarin musikaria izan zuen protagonista. Artistak martxoan eskaini behar zuen kontzertua, baina osasun arazoengatik apirilera atzeratu behar izan zen ikuskizuna. Hala ere, zaleek ez zuten hutsik egin, eta jendez bete zuten Faktoriako plaza.
Ordubete inguruko saioa osatu zuen kitarrajole eta abeslariak. Tartean, kantu berriak zein zaharragoak abestu zizkien bertaratutakoei. Entzuleak kantulagun izan zituen zornotzarrak, zenbait unetan harekin batera aritu baitziren letrei gorputza eta ahotsa gehitzen.
Argazkiak: Txabi Alvarado Bañares