Ekitaldiaren amaiera ere berezia izan zen. Porrotxek eta Marimototsek zuhaitz bat oparitu zieten Kokorikoko kideei. Hezkuntza faktoriako kide bat igo zen oholtzara oparia jasotzera, eta mikroa hartu zuen segidan, zuhaitza landatzeko ekitaldiaren berri emateko. "Hemen alboan dagoen baso batean landatuko dugu zuhaitza, hildakoak gogora ekartzeko. Horrez gain, ametsen harriak margotuko ditugu guztion artean, zuhaitzaren inguruan jartzeko". Bertaratutako guztiei luzatu zieten jarduera horretan parte hartzeko gonbita. Aurreratu zutenez, laster emango dute ekimen horri buruzko informazio gehiago.