BERTSOLARITZA

Faktorian egingo dute 'II. Señora Sariketa', maiatzaren 21ean

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko mai. 3a, 15:00

Arrazolan elkartu ziren antolatzaileak larunbatean. / Señora Sariketa

Señora Sariketaren bigarren saioa izango da Laudion jokatuko dena, maiatzaren 21ean. 18:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrerak salgai daude dagoeneko.

Aiaraldean egingo dute II. Señora Sariketaren saio bat. Maiatzaren 21ean izango da hitzordua, Faktorian. Amaia Agirre Astondoa -iazko txapelduna- ariko da gaiak jartzen, eta bertsotan hurrengo sei bertsolariak ibiliko dira kantuan, 18:00etatik aurrera: 

  • Leire Vargas Nieto
  • Irati Anda Villanueva
  • Andere Arriolabengoa Bengoa
  • Ane Beloki Lopez
  • Ane Labaka Maioz
  • Sarai Robles Vitas

Sare sozialetan zabaldu dituzte ekimenaren nondik norakoak. Hain zuzen, bi kanporaketa jokatuko dira: lehena maiatzaren 14an izango da Hendaiako gaztetxean, eta bigarrena hilaren 21ean Laudion. Finala, aldiz, ekainaren 4ean izango da Leitzan. Sarrerek 8 euro balioko dute, eta bertsosarrerak.eus webgunean erosi beharko dira. 

May be an image of text that says 'II. KANPORAKETA LAUDIO maiatzak 21 18:00 aiaraldeko faktoria sarrerak 8€ bertsosarrerak.eus Leire Vargas Nieto Irati Anda Villanueva Andere.Arriolabengoa Bengoa AneBelokiLopez Ane Labaka Maioz Sarai Robles Vitas gaijartzen: amaia agirre arrastoa II.SEÑORA SARIKETA'

Hendaian hasiko da II. Señora sariketa datorren larunbatean, eta ondorengo bertsolariek izango dute gozatzeko parada, entzuleekin batera:

  • Josune Aramendi Perez
  • Amaia Iturriotz Etxaniz
  • Irati Alcantarilla Urdanpilleta
  • Aner Euzkitze
  • Paule Loizaga Legarra
  • Ekhiñe Zapiain Arlegi

Amaia Agirre Astondoak irabazi zuen lehenbiziko Señora Sariketa. Lesakan burutu zuten finala:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide