20 bikotek hartuko dute parte Gardeako I. Padel Torneo mistoan

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko mai. 6a, 09:56
Gardeako padel pistetan jokatuko da torneoa. / Aiaraldea.eus

Maiatzaren 7an eta 8an izango da txapelketa, Gardeako padel pistetan. Larunbatetik igande eguerdira 40 partida jokatuko dira, sailkapen fasean. 

Gardeako jaien harira, lehenbiziko Gardeako Torneo mistoa antolatu dute. Aitor Pereda eta Sergio Perez aritu dira prestaketa lanetan. "Espero dugu guk beste ilusio izatea, eta gozatzea", adierazi dute. Larunbatean eta igandean -egun osoz- izango dira norgehiagokak, eta 20 bikotek hartuko dute parte. Horretarako, lau multzo osatu dituzte, eta bikote bakoitzak 4 partida jokatu beharko ditu sailkapen fasean. Hala, multzo bakoitzeko lehenbiziko sailkatuek egingo dute aurrera, finalerdia zein finala erabakitzeko. Txapelketaren azken fasea igandean izango da, 16:00etan aurreikusi dituzte finalerdiak, eta 18:00etan finala.

Larunbatetik igande goizera arte, kanporaketa fasean 40 padel partida jokatuko dira. Igandean 16:00etan eta 18:00etan izango dira finalerdiak eta finala, hurrenez hurren

Guztira, lehen fasean  -hots, kanporaketetan- 40 partida izango dira. Azpiegituren baldintzengatik, 30 minutukoak izango dira gehienez norgehiagoka horiek, bi padel pista daude bakarrik eta. Finalerdi eta finalean, baina, 45 minutura arte luzatuko dituzte denbora mugak.  Alabaina, 6 joku -set bat- lehenago egiten duen bikoteak irabaziko du partida sailkapen fasean; eta finalerdietatik aurrera, 10 jokura luzatuko dute garaipenaren langa. 

Antolatzaileek aurreratu dutenez, partaide guztiek opari sorta jasoko dute, Beldui, Ana Mari, Laudio Padel Kluba, Udala, Resa eta Vidrala babesleen eskutik. Irabazleek, aldiz, Belduiko txakolin botila bana eskuratuko dute.

Erlazionatuak

[ERREPORTAJEA] Padelaren sareak harrapatuta

Izar Mendiguren Cosgaya 2019 urt 24 Laudio

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide