"Gaztetxea defendatzeko deia" luzatu dute

Txabi Alvarado Bañares 2022ko mai. 7a, 16:54

Azken asteetan gertatutakoak kontatu zituzten gazte asanbladako kideek atzo eginiko agerraldian.

Dozenaka gazte batu ziren atzo Laudioko Gaztetxearen huste arriskua salatzeko eginiko agerraldian. Azken hilabete eta asteetan gertatutakoak azaldu zituzten gazte asanbladako kideek bertan. Parkeko obrak Gaztetxea hutseko “aitzakia” baino izan ez zirela nabarmendu zuten, beste behin ere. “Hauek bukatzean Udalak Gaztetxera bueltatuko ginela publikoki adierazi bazuen ere, hau gezurra zela agerian geratu da, Udalak ez baitu bere hitza bete”, salatu zuten, “are gehiago, Aldundiarekin batera Gaztetxerako erabilera berriak diseinatzen ari dira. Hau guztia, Parkeko eragileen interes eta beharrak kontuan hartu gabe”.

Horren aurrean, argi utzi zuten ez dutela Gaztetxea utziiko, “Gaztetxeak dituen baldintzak betetzen ez dituen beste edozein espaziogatik”. 

Horrez gain, Gaztetxearen ateak ireki zituztenetik pairatutako “jazarpen poliziala” ere salatu zuten ekitaldian. 

Bestalde, aipamena egin zieten Gaztetxetik igaro diren gazte belaunaldi guztiei: “Kide horien konpromiso eta lanari esker aurrera atera dira hamaika kontzertu, egitarau eta jardunaldi. Desalojoa horrekin guztiarekin amaitzera dator, Laudioko gazteok antolakuntzarako espazioak eduki ez ditzagun, gure interes eta beharren alde antola ez gaitezen”.

Huste agindua “okupazioaren aurkako ofentsibaren” barruan kokatu zuten, eta horri aurre egiteko deia luzatu zieten gazte eta herritar guztiei: “Konpromiso militanteak ekarri gaitu hona, eta  horretan oinarrituko gara Laudioko Gaztetxea eraikitzen jarraitzeko”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide