Gaztetxeko bi kide indentifikatu eta isunekin mehatxatu dituztela salatu dute

Txabi Alvarado Bañares 2022ko mai. 5a, 23:07

Gaztetxean berriz sartu zirenetik hainbat gazte identifikatu ditu poliziak. / Aiaraldea.eus

Agerraldia egingo dute bihar, Udalak espazioaren hustearekin aurrera jarraituko duela salatzeko. 

Gaztetxeko bi kide identifikatu eta isunekin mehatxatu dituzte gaur, "gaztetxean sartzeagatik". Hala salatu dute Gazte Asanbladako kideek sare sozialen bidez. "Bi kideak zamalanak egiten ari ziren gaztetxearen aurrean. Orduan agertu dira udaltzainak. Lehen identifikazioa autoa gaztetxe aurrean husteagatik izan da, baina bigarren pertsona gaztetxean sartzeagatik atzeman dute", azaldu dute.

Nabarmendu dutenez, poliziek esan diete debekatuta dagoela gaztetxean sartzea, eta isunekin mehatxatu dituzte, "nahiz eta horren gaineko prozedura judiziala oraindik irekita dagoen". 

Gaztetxeko kideek salatu dute honakoa ez dela kasu isolatua. Gaztetxean berriz sartu zirenean hainbat kide indentifikatu zituzten poliziek. Horrez gain, 750 euroko isuna ezarri zien udalak udal garbiketa ordenantza baliatuta, Gaztetxearen atearen gainean "Gaztetxe" hitza marrazteagatik. 

Agerraldia bihar

Iragan astean jakinarazi zuten Gaztetxeko kideek Udalak espazioaren hustearekin aurrera jarraitu nahi duela. Hori salatzeko agerraldia egingo dute bihar 18:30ean, gune autogestionatuan bertan. Herritar orori luzatu diote bertara eta jarraian egingo diren afari eta kontzertuetan parte hartzeko gonbita. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide