Nerbioi Ibaia uholdeen kontra babesteko proiektua osatu dute Laudioko Udalak eta Ura Agentziak

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko mai. 13a, 12:28
Uholdeen aukako neurriak hartuko dituzte Ura Agentziak eta Laudioko Udalak. / Aiaraldea.eus

Nerbioi Ibaia metro eta erdi sakonduko dute, Laudioko herrigunea uholdeen aurrean babesteko. Obrak 4,7 milioi euroko kostua izango du eta 17 hilabetez luzatuko da.

Nerbioi ibaian uholdeen kontrako proiektua egitea hitzartu du Laudioko Udalak Ura Agentziarekin. Proiektuak 4,7 milioi euroko kostua izango du, eta lanek 17 hilabeteko iraupena izatea aurreikusi dute. Obraren % 100 URA Agentziak ordaindu du.

Nerbioi ibaiaren ibilgua sakonduko dute esku hartzean, eta hondoa metro bat beheratuko dute, uholdeak ekiditeko asmoz. Baias kalearen aldamenetik hasiko dute esku hartzea, San Juan errekak eta Nerbioi ibaiak bat egiten duten lekuan, hain zuzen ere. Gaur egun obrak egiten ari dira bertan, San Juan erreka uholdeengandik babesteko. Lanek Aretako bide zaharretara arte izango dute eragina, 1338 metro guztira, ibai tarte guzti hori uholdeengandik babesteko.

Proiektua onartuta dago honezkero eta lizitazioa abiatu berri dute. Ander Añibarro alkateak uste dut lanak abian egongo direla urte amaierarako.

1983ko uholdeen ostean ibaiaren ibilgua ahokatu egin zen, berriz gainezka egitea ekiditzeko. Garai hartan hartutako neurriak osatzera datoz oraingo obrak.

Bilera herritarrekin

Maiatzaren 17an, Laudioko Udalak eta URA Uraren Euskal Agentziak bilera egingo dute, 18:00etan Kultura Etxeko Arraño Aretoan eta herritarrei azalduko diete zer nolako eragin izango duten lanek. Izan ere, mikropiloteak instalatuko dituzte etxebizitzen inguruko ertzetan, lursaila sendotuko dela bermatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide