Olatz Camino garaile Espainiako Kopako Almeriako proban

Txabi Alvarado Bañares 2022ko mai. 17a, 21:35
Lehen postua lortu zuen Olatz Caminok larunbateko proban. / O.C.

Liderra bilakatzen saiatuko da kirolari laudioarra kopako hurrengo hitzorduetan. 

Lehen postua lortu zuen Olatz Caminok asteburuan Almerian, Espainiako Kopako proban, Junior kategorian. "Bi lasterketa egin genituen, eta oso biziak izan ziren biak", azaldu dio txirrindulari laudioarrak Aiaraldea Komunikabideari. Ziortza Ortizekin batera joan zen Almeriara, eta lehengo proban lortu zuen garaipena. "Oso gogorra izan zen, hiru portu igo behar izan baigenituen". 15 txirrindulari inguru abiatu ziren ihesaldian, eta Aiaraldeko kirolariak ondo kokatzea lortu zuen. Modu horretan lortu zuen lehena izatea malda goran zegoen meta zeharkatzen. 

Hurrengo erronkak

Bigarren lasterketan, aldiz, ez zuen horrenbesteko arrakastarik izan, podiumenan sartzeko zorian egon zen arren. Gauzak hala, helburu argia du Caminok Kopako hurrengo hitzorduei begira: txapelketako liderra bilakatzea. "Badakit zaila dela, baina onena ematen saiatuko naiz". 

Ekainean izango dira Espainiako Kopako hurrengo probak, Sueca (Valentzia), Estella eta Valladoliden. Baina, hori baino lehen, beste erronka handi bat izango du Caminok: Euskadiko Txapelketa. Azpeitian izango da norgehiagoka, eta laudioarraren helburua izango da iaz lortutako titulua defendatzea, lehen postua lortu baitzuen Larrinbeko Sari Nagusian.

Nazioartera begira ere dago txirrindularia. Espainiako Selekzioak deitzea espero du, Europako Txapelketara joateko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide