Señora sariketa antolatu duzue bigarrenez, zein helbururekin?
Aurreko urtean bezala, aurten ere, bertsolaritzaren inguruan gabiltzan bertsolari, bertsozale, antolatzaile, gai-jartzaile (etab.) feministak artikulatzea izan da helburua.
Sariketak izen eta izan berezia ditu. Zer ordezkatzen edo islatzen dute bertsotan señorek?
'Señora' izendapena halako kemen edo indar moduko batekin lotu izan dugu, eta emakume-identitatetik harago joatea nahi genuke, identitate maskulino normatibotik at dauden subjektuei atea irekiz.
"'Señora' izendapena halako kemen edo indar moduko batekin lotu izan dugu, eta emakume-identitatetik harago joatea nahi genuke, identitate maskulino normatibotik at dauden subjektuei atea irekiz"
Bigarren saioa izango da Faktoriakoa. Zelako harrera izan du orain arte?
Hendaiako saioa eder-ederra izan zen. Enbata gaztetxea beteta egon zen, eta oso giro beroa eta polita izan genuen. Aurten, gainera, sariketa aurkezteko bazkaria egin genuen saioak hasi aurretik, eta hor ere giro bikaina izan genuen.
Amaia Iturriotz Etxaniz eta Aner Euzkitze dira II. #SeñoraSariketa-ko lehen bi finalistak. Sarrera guztiak salduta, bete egin da Hendaiako @enbataGTX. Datorren astean Laudion izango da bigarren kanporaketa. pic.twitter.com/cDlXPJ2n7q
— II. Señora Sariketa (@senorasariketa) May 14, 2022
Zer lan osatu beharko dituzte bertsolariek?
Ofizioa zortziko handian, ofizioa zortziko txikian, ofizioa puntutan, bakarkakoa (komodina erabiliz) eta koplatan.
Laudion erabakiko da Leitzan ekainaren 4an jokatuko den finala. Nolakoa izatea aurreikusten duzue?
Gustatuko litzaiguke Laudioko saioan, Hendaian bezala, giro polita egotea eta aliantzak sortzeko balio izatea. Finalaren egunean, are gehiago, egun osoko egitaraua izango dugu eta.
"Taldetxo bat gabiltza antolaketa kudeatzen... Aliantza horiek artikulatzea da sariketaren alderdi eder bat"
Informazio gehiago nahi duenak non topa lezake?
Instagram eta Twitter kontuetan. Txartelak, bestalde, bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai.
Auzolanean eta Euskal Herriko hainbat txokotako bertsolari, gai-jartzaile eta zaleek antolatzen duzue ekimena... Zer nolako sare lana dago sariketaren atzean?
Antolaketa kudeatzen buru-belarri gabiltza taldetxo bat. Baina, horrez gain, talde zabalago bat dabil gaiak prestatzen, komunikazioan, tokian toki… Aliantza horiek artikulatzea da sariketaren alderdi eder bat.
Amaia Iturriotz Etxaniz eta Aner Euzkitze dira aurtengo lehen bi señora finalistak. Hendaiako Enbata gaztetxean jokatu den kanporaketan eskuratu dute txartela. #SeñoraSariketa pic.twitter.com/kmciPnDqY3
— II. Señora Sariketa (@senorasariketa) May 15, 2022