CD Laudiok hauteskunde prozesua eten behar izan du, inork ez baitu hautagaitzarik aurkeztu geratu den hutsunea betetzeko. Gauzak horrela, hauteskunde batzordeak jakinarazi du ekainaren 27an ez ohiko batzarra deitu beharko duela.
Bilera horren helburua izango da kudeaketa batzordea sortzea, bere gain har ditzan klubaren ardurak, gutxienez, hauteskundeak berriro deitu arte. Erabaki hori estatutuak jarraiki hartu dute, maiatzaren 18an 20:00etan amaitu baitzen epea hautagaitzak aurkezteko eta ez zen zerrendarik aurkeztu.
Ekaineko batzarra heldu arte, egungo zuzendaritzak bere funtzioetan jarraituko du.