CD Laudiok hauteskunde prozesua abiatu du zuzendaritza berritzeko

Aitor Aspuru Saez 2022ko mai. 6a, 07:00
CD Laudioko batzar baten irudia. / Aiaraldea.eus

Maiatzaren 11n irekiko dute epea hautagaitzak aurkezteko eta bazkideek maiatzaren 31n bozkatu beharko dute, zerrenda bat baino gehiago aurkezten bada.

CD Laudiok atzo abiatu zuen hauteskunde prozesua zuzendaritza berria izendatzeko. Errolda osatu ostean, helegiteak jartzeko aukera egongo da eta maiatzaren 11tik aurrera, 18ra bitartean, hautagaitzak aurkeztu beharko dituzte.

Helegiteen ondoren, maiatzaren 24an egingo dira publiko hautagaien zerrendak eta bakarra egongo balitz, maiatzaren 24an egingo litzateke ez-ohiko batzarra. Hautagaitza bi edo gehiago egonez gero, bozkatzeari ekingo liokete maiatzaren 31n.

Gogoratu beharra dago CD Laudio Erregional Preferente kategorian jokatzen duela. Berez, 2013-2014 denboraldian 2. B mailan aritu zen, baina lorpen horrek, azkenean, arazo ekonomikoak sortu zituen. Denboraldi horretan klubak jokalarien soldatak ordaintzeko zailtasunak izan zituen. Izan ere, zuzendaritzak aurreikusitako diru laguntza Arabako Foru Aldundiaren aldetik uste baino txikiagoa izan zen eta aurrekontua kontrolez kanpo joan zitzaien.

Horren ondorioz, klubak zor handiak pilatu zituen jokalariekin, entrenatzaileekin eta hornitzaileekin eta desagertzeko zorian egon zen. Gauzak horrela, 2018an jende berriak hartu zuen kirol elkartearem kudeaketa eta zegoen zorra bideratu dute azken urteetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide