Se enamoró kanta eta bideoklipa plazaratu berri ditu Lyrikanek. Musikari laudioarrak musika urbanoaren estilo ezberdinak probatzen dihardu, apirilean plazaratu zuen kantan bezala. Oraingoa, ordea, erritmo dantzagarriagoak baliatu ditu, dHastHBeats ekoizlea bidelagun izanda betiere.
Urte emankorra izango da 2022a Lyrikanentzat, artista laudioarrak Aiaraldea Komunikabideari aurreratu dionez. Hilero kanta berria plazaratu nahi du, musika urbanoaren estilo ezberdinak probatuta, eta bideoklipak ekoiztuta.
10 urte oholtzan
Hamarkada bat baino gehiago darama Aiaraldeko sortzaileak mikro aurrean. Reggaea abesten hasi zen, baina doinu elektronikoagoetara egin du salto azken urteetan.