'Cuerdas' laburmetraia hautatu zuten duela gutxi Cannes festibaleko finalisten artean. "Ez nuen inoiz amestu ere egingo nire pelikula bat Cannesen egongo zenik", zioen Esti Urresola Solagurenek aukeratua izan zenean Aiaraldea Komunikabidean. Aitortza ez ezik, saria ere etxeratu du zinema zuzendari laudioarrak. Hain zuzen, Rails d'Or saria jaso du, Ceux du Rail elkartearen eskutik.
Atzo izan zen sari banaketa, Urresolaren ikus-entzunezkoa asteartean proiektatu bazuten ere, Kritika Astearen baitan aukeratu ostean. Horrez gain, Canneseko Festibalerako ere izendatzea lortu zuen, "talentu berrien" saridun izateko hautagaien artean kokatuta. EFE agentziari eginiko adierazpenetan, Urresola Solagurenek, filmaren istorioa Bilboko ekofeminismo jardunaldi batzuetan deskubritu zuela aitortu zuen, eta ordutik Bizkaiko meatzaldean murgiltzea erabaki zuela, herritarrek euren osasun eta ingurumenaren alde eginiko lana bistaratzeko.
Gainontzeko saridunak Andres Ramirez kolonbiarraren "La Jauria" lana, Joao Gonzalez portugaldarraren "Ice Merchants" eta Evi Kalogiropoulou greziarraren "On Xerxe's throne" izan ziren.