Kultur sorkuntza Aiaraldean

“Ez dituzu inoren aurreikuspenak bete behar, zureak soilik bete behar dituzu, gainontzekoek diotenari erreparatu gabe”

Erredakzioa 2022ko eka. 7a, 07:00

Ezezko eta arbuoiei buelta ematearen inguruan hitz egin du Neifferrek bere abesti berrian.

Alto rango abestia plazaratu du Neifferrek. Musikari laudioarra D'Rocha abeslari bilbotarrarekin batu ditu indarrak, musika urbanoko pieza berria plazaratzeko. Horrez gain, bi dantzariren laguntza izan du bideokliparen grabaketan. 

“Ohiko erreakzioei buelta ematearen inguruan”, hausnartu du Aiaraldeko sortzaileak kantan.  Hala azaldu dio Aiaraldea Komunikabideari: “Honako egoera hau planteatu genuen bideoklipa sortzerako orduan: Imajinatu taberna edo diskoteka batean zaudela, neska batengana zoazela eta honek kalabazak ematen dizkizula. Zu une horretan gaizki sentitu zaitezke, hori da erreakzio normala, baina posiblea da erreakzio horri buelta ematea. Ez dituzu inoren aurreikuspenak bete behar, zureak soilik bete behar dituzu, gainontzekoek diotenari erreparatu gabe”. 

Hala ere, abestiak ez dio ligatzeari erreferentzia egiten. “Edozein tokitan jaso dezakzu ezezko bat: lanean, ikasketetan… egoera horiek zaurgarri bilakatzen zaituzte, baina zu ez zara eman dizuten ezezko hori, ezezkoa eurek eman dizute, ez zuk”. 

Sorkuntza prozesuan buru-belarri

Sorkuntza urte oparoa izango da 2022a Neiferrentzat. Abesti gehiago plazaratu nahi ditu, bideoklipez lagundurik. Musika urbanoko hainbat estilo jorratuko ditu kantetan, eta diskoa osatuko du gero guztiekin. 

Hala ere, “disko kontzeptualagoa” ere ari da prestatzen, Aiaraldea Komunikabideari aurreratu dionez. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide