Datorren astelehenerako (ekainak 13) jarri dute Laudioko Gaztetxea husteko agindua. "Gaur goizean jaso dugu jakinarazpena. Gaztetxea ekainaren 13ko lehen ordurako (igandean gaueko hamabietan) hustuta egon behar dela dio oharrak", azaldu diote Gazte Asanbladako kideek Aiaraldea Komunikabideari. Nabarmendu dutenez, Udala da huste agindua helarazi duena, "prozedura administratiboa denez, udalak ebatzi duelako".
Ondorioz, gazteen esanetan, ekainaren 13tik aurrera "edozein unetan" bertaratu daitezke espazioa hustu eta zerraila aldatzera. Gauzak hala, gaztetxea defendatzeko hitzordua jarriko dutela aurreratu dute.
Maiatzean salatu zuten asanbladako kideek udalak Gaztetxea husteko prozedura administratiboarekin aurrera jarraitzeko asmoa zuela.
Albistea eguneratzen joango gara informazio gehiago izan ahala.
GAZTETXEA HUSTEKO DATA HELARAZI DIGUTE. EKAINAREN 13AN GAZTETXEA DEFENDA DEZAGUN! pic.twitter.com/Ow483UhEwM
— Laudioko Gaztetxea (@LaudioGaztetxea) June 8, 2022