Pasa den asteburuan Euskadiko Atletismo Txapelketa jokatu zen, senior kategorian, Durangoko pistetan. Ane Aldayturriaga txapelduna izan zen 3.000 metroko oztopo lasterketan. Dena den, gazi-gozoa izan da garaipena, ez baitzuen aurkaririk izan.
"Ez zen inor aurkeztu eta, ondorioz, nik bakarrik bete nuen ibilbidea. Gogorra izan zen psikologikoki bakarrik korrika egitea eta nire marka ez da bereziki ona izan", azaldu du Aldayturriagak. Bizkaiko Txapelketa eman zion marka ez du bereziki hobetu eta, hori dela medio, uste du txikiak direla Espainiako Txapelketan lehiatzeko aukerak.
Hala ere, federazio bakoitzak hautatzen du kirolari bat bere ordezkaria izateko eta agian bide hori baliatuta lor dezake norgehiagokan sartzea.