2022/06/19 10:00

Jaia

Araba Euskaraz joateko autobusa

Araba Euskaraz joateko autobusa
Laudio Institutua, Laudio

Datorren ekainaren 19an, igandean, Araba Euskaraz jaia izango da Gasteizen.

Hara hurbiltzeko hainbat autobus abiatuko da, eskualdeko udal batzuen artean antolatutako ekimen bateratuan. Laudiotik joan nahi baduzu honako hauek dira aintzat hartzekoak:

IRTEERA: 10:00etan, "Laudio" Institutuaren aurreko bus geltokian.

ITZULERA: 19:30ean Gasteiztik.

PREZIOA: 9 euro (0-5 urtekoentzat dohainik).

BAIMEN BEREZIA: 18 urtetik beherakoek, gurasoen baimena ekarri beharko dute. Udaletxean eskatu eredua (euskara@laudio.eus).

Bestalde, 2007. urtean edo ondorengoetan jaiotakoek nagusi batek lagunduta joan beharko dute.

IZEN-EMATEAK: Laudio Udaleko 3. solairuan. Goizez. Azken eguna: ekainaren 16a, osteguna.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide