EH Bildu Laudiok oharra zabaldu du adierazteko herriko kultura adierazpen guztiak eta garatzen den edozein jarduera soziokultural dinamizatzen dituzten guneak babestuko dituela beti. Horrekin erantzuna eman nahi esan diote Gaztetxea husteko udal aginduari.
Alegia, kanporatzearen ordez, koalizioak honako proposamena egin du: "Laudioko kultura-jarduerak dinamizatzen eta elikatzen dituzten eragile eta talde guztiekin adostutako proiektu parte-hartzailea proposatzen dugu. Ez dugu desalojorik onartuko erantzun bezala".
Azkenik, gazteria aktiboaren aldeko aldarria egin dute: "Gazteria aktiboa, parte-hartzailea eta alaia nahi dugu. Desalojorik bizi beharko ez dituzten belaunaldiak nahi ditugu, gune eta espazioen itxierak bizi beharrean, ilusio berrietara irekiko diren gazte belaunaldiak nahi ditugu".