'Gau ilunean gure sua argi' da Orbeko Etxearen 21. urtemugako lema. Hala zabaldu zuten ekainaren hasieran, eta makina bat jarduera antolatu dituzte ordutik. Iragan astean ekin zioten ospakizun zikloari, eta mendi zeharkaldia, poteoa, bazkaria zein kontzertuak egin zituzten larunbatean. Igandean, aldiz, haurren eguna izan zen, eta ur jolasak edota eskalada tailerra burutu zituzten, besteak beste, Gardeako etxe okupatuan.
Bigarren txanpa ekainaren 15etik 18ra gauzatuko dute. Asteazkenean -hilak 15- El futuro de la mistelera liburuaren aurkezpena antolatu dute , eta ostegunean Igor Arzuagaren De espantapajaros y escarcha olerki liburuaren solasaldia zein pikoteoa. Ostirala, ordea, Jedi galaktikoarekin (Star Wars sagaren zaleek eginiko filmeen topaketa) girotuko dute, DJ Kultura Subsueloren gidaritzapean.
Argazkiak: Orbeko Etxea eta Kirikiño